euskararen
eguna
nazioarteko
Santurtzi 85
Grupo CLN Gijón 70 
Santurtzi gustora dago. 6 garaipen jarraian ez da marka makala. Nahiko atzean geratu da azken porrota eta benetan poztekoa da. Sailkapenaren goiko postuari eutsi dio berriz ere eta egoera bikainean heldu da datozen bi partida garrantzitsuak jokatzeko prest.
Ez zuen erraza izan. Gijon arerio lehiakorra izan zen eta zaila jarri zion partida Santurtziri. Beste jardunalditan gertatzen zen legez, talde morea gogor irten zen kantxara eta bitartean asturiastarrak noraezean zebiltzaten pistatik. Santurtzik, joko arina eta zuzenarekin 12 puntuko diferentzia lortu zuen lehenengo laurdenean. Baina, Gijongo taldeak, 4 partida galduz zeramanez, ez zuen bere azken hitzik esan. Gainera, Santurtziren bigarren laurdena nahiko txarra izan zen, erasoan galduta eta atzean tensio gaberik.Gijon 3 puntuko markatik nahiko ongi moldatu zen larunbatean, batez ere, Eloy Arias jokalaria.
Alabaina, atsedanaldiaren ondoren partidaren norabidea aldatu zen. Batak zein besteak saskiak lortuz, hirugarren laurdena jaberik gabe amaitu zen, dena erabakitzeke.
Norgehiagokaren azken txanpan, Tomas Hampl eta Torres protagonista bilakatu ziren. Lehena, indartsu eta ongi moldatua defentsan eta, erasoan, saskiak lortzen. Bigarrenak kanpoko jaurtiketan bikain hirukoak saskiratzen. Errenta nahiko ona lortu zuen Santurtzik eta poliki poliki 15 puntura luzatu zuen partidaren amaieran.
Santurtzi eta Oviedo diraute lidertzan, borroka polita sailkapenaren lehen postua lortzeko, ea ezkarraldekoek eskuratzen duten hurrengorako. Hilak 16an jokatuko da Pielagos-en kantxan, ordurarte zubia gozatzeko astirik izango du Santurtzik, baita aste oso bat norgehiagoka prestatzeko ere. Leer el resto de esta entrada »